Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Gozatu ezazu 39 euskal udalerritako kirol-instalazioez Mugiment Kirol Txartelarekin

2021/01/12

Gozatu ezazu 39 euskal udalerritako kirol-instalazioez Mugiment Kirol Txartelarekin

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek eta dozenaka euskal udalerrik Mugiment Kirol Txartela proiektua jarri dute martxan. Txartel birtual bakarra eratu da Euskal Autonomia Erkidego osorako, eta horri esker, herri bateko Udal kirol-instalazioetako bazkide diren pertsonek beste udalerri bateko kiroldegira jotzeko aukera izango dute, kostu gehigarririk gabe.

Ekimen honen helburua kirola sustatzea eta Euskadiko biztanleriarentzat kirol eskaintza areagotzea da.

Egun, hiru probintzietako 39 udalerritako 68 instalaziok osatzen dute proiektua, tartean, Ermua. Gure herriak eskuragarri jarri ditu Miguel Angel Blanco kiroldegia (igerilekua eta gimnasioa), Aritzmendi frontoia eta Betiondo kirol-gunea (atletismoko pista eta rokodromoa).

Sistema honi esker, Ermuko Udal kirol instalazioetara abonatuta dauden pertsonak, adibidez, Eibar, Durango, Getxo, Laudio edo Bergarako kiroldegietara sartu ahal izango dira, eta alderantziz. Udalerri bakoitzak erabakitzen du zein instalaziotan eta zein egun/ordutan sar daitekeen, herri bakoitzeko bazkideen baldintza berdinekin.

Kirol txartel bakarra doakoa da Udal kirol instalazioetan abonatuta dauden guztientzat. Zerbitzu horiek erabili ahal izateko, beharrezkoa da Mugiment Kirol Txartela aplikazioa instalatzea, Google Play eta App Storen eskuragarri dagoena. Deskargatu ondoren, aplikazioan erregistratu beharko dugu gure datu pertsonalekin. Datu horiek kirol-erakundeek berretsi beharko dituzte, zerbitzua erabiltzen hasi ahal izateko.

Aplikazioan erabilgarri dauden instalazioak, prezioak, ordutegiak eta baldintzak aurkitu ahal izango ditugu. Nahikoa da interesatzen zaigun espazioa erreserbatzea eta, behin kirol-zentroan, sarreran aplikazioa erakustea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ekimenaren webgunea.

 

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua