Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Kirol ikastaroak berriro abian Miguel Angel Blanco kiroldegian

2020/10/30

Kirol ikastaroak berriro abian Miguel Angel Blanco kiroldegian

Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko aginduaren ondorioz astelehenean bertan behera utzi ziren kirol ikastaroei berriro ekingo die Miguel Angel Blanco udal kirolegiak, Ermuko Udaleko Kirol Alorrak jakinarazi duenez.

Kirol-instalazioek duela egun batzuk bertan behera utzi behar izan ziren igeriketa, circuit express, ziklo indoor, aerobic, body power edo pilates ikastaroak eskaintzen dituzte berriro, besteak beste, betiere Eusko Jaurlaritzak sustatutako 36/2020 Dekretuko neurri espezifikoei eta jarduera fisikorako jarraibideei men eginez.

Dokumentu berri horri esker, kiroldegian programatutako ikastaroak baimendutako gehieneko edukieraren %50ean egin daitezke. Gainera, maskara nahitaez erabili beharko da intentsitate baxu eta ertaineko jardueretan, atsedenaldietan eta instalazioetatik igarotzean.

Espazioen erreserbei dagokienez, padel eta squash pistak eta pilotalekua eskatu ahal izango dira.

Datozen asteetan, urrian eman ezin izan diren eskolen araberako zenbatekoa itzuliko zaie abonatuei. Edozein ikastarotan izena emanda dauden pertsonek beren plazari eutsiko diote geldialdi labur honen ondoren. Baja eman nahi izanez gero, epea azaroaren 10era arte egongo da zabalik.

Bestalde, gogorarazten dizuegu instalazioak ixteko ordua 22:00ak izango dela berriro ere aste barruan, eta fitness eta kardio aretoak igande eta jaiegunetan ere irekita egongo direla, 09:00etatik 13:00etara, datorren martxora arte.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua