Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko

2020/07/21

M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko

Ermuko M. A. Blanco udal kiroldegiak atzo arratsaldean itxi zituen instalazioak desinfekzio orokorra egiteko, hainbat erabiltzaile eta abonatu Covid-19an positibo eman edo kutsatutako norbaiten 'kontaktu estua' izanagatik PCR probaren emaitzaren zain etxeko isolamendu egeran daudela jakinarazi ondoren. Osasun Sailak emandako abisuaren aurrean hartu da esku hartzeko erabakia; izan ere, "udalerriko gazte taldeen artean eta ustez hainbat adar dituen" fokua egon daitekeela jakinarazi dute, eta alerta egoeran mantentzea eta higiene-neurriak zorroztea eskatu dute, baita prebentzioa ere.

 

Instalazioa itxita egongo da atzo eta gaur (uztailak 20 eta 21), bertako areto eta aparatu guztiak higienizatzeko eta desinfektatzeko, Udalbatzako idazkariak eta egun azpiegituraren koordinatzailea denak gaur arratsaldean iragarri duenez. Kiroldegia pertsonen kontzentrazio- eta errotazio-tasa handiko zentroa delako hartu dute erabakia, "normaltasun berrian" berriro lanean hasteko murrizketak eta protokoloak ezarri izan ziren arren, egunean 14 orduz zabalik ditu ateak. Erabiltzaile tasa potentzial altuaren erakusgarri da 4.600 pertsona baino gehiago azpiegiturako abonatu edo bazkide direla da, hau da, Biztanleen Erroldako 16.200 bizilagunetatik ia heren bat. Eta kirol gehien egiten dutenen artean gazteak daude.

 

Hasierako asmoa da udalerriko kirol-instalazio nagusia bihar bertan, asteazkenean, hilak 22an, berriro irekitzea. Hala eta guztiz ere, Osasun Sailak dituen datuetan eta kasuen kopuruaren bilakaeran oinarrituta hartuko da erabakia.

 

Iturria: Ermuko Udala

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua