Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Ermuko IV. Padel Txapelketa Sozialak baditu irabazleak

2018/06/12

Ermuko IV. Padel Txapelketa Sozialak baditu irabazleak

Hiru hilabeteko liga lehiaketaren ostean, amaitu da Ermuko Udal Kirol Erakundeak antolatutako Padel Txapelketa Sozialaren laugarren edizioa. Ekainean zehar jokatu dira lehiaketako hiru kategorietako –mistoa eta gizonezkoen lehen eta bigarren mailak- azkenengo partiduak.

 

Atzo bertan, hilak 12, Miguel Ledesmak, UKEko Presidenteordeak, maila bakoitzeko txapeldunei eta azpitxapeldunei sariak banatu zizkien.

 

Horrela, saritutako parte-hartzaileak honakoak izan dira:

  • Mistoa:
    • Txapeldunak: Arianne Moya – Igor Garrido
    • Azpitxapeldunak: Bego Muñoz - José Manuel Acedo
  • Gizonezkoak 1. Maila:
    • Txapeldunak: Igor Garrido – David Sevillano
    • Azpitxapeldunak: Enrique Vallejo – Miguel Egido
  • Gizonezkoak 2. Maila:
    • Txapeldunak: Javi Lista – Jose Olaya
    • Azpitxapeldunak: Miguel Álvarez – Agapi Blanco

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua