Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



“Kirolaz Blai 2018” udako ekimena abian da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta 13 eta 18 urteko gazteei zuzendua

2018/05/21

“Kirolaz Blai 2018” udako ekimena abian da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta 13 eta 18 urteko gazteei zuzendua

Ermuko UKE-k hamazortzigarren urtez jarraian “Kirolaz Blai” udako ekimena abiarazi du. UKE-ko presideteordeak Miguel Ledesmak azaldu duen eran, ekimen honek “arrazoi bat zein bestea dela medio uztailean Ermuan geratu behar diren gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du, euren seme-alabei jarduera fisikoan eta jolasetan oinarritzen den aisialdirako alternatiba eskeiniz”.

 

Ekimenak hiru jarduera ezberdin hartzen ditu bere baitan: alde batetik, “Multiabentura”, astelehenetik ostegunera bitartean ekintzetaz osoturiko 3 aste; bestetik, “Igeriketako Intentsiboak”, igeriketa estiloak ikasteko eta hobetzeko; eta, azkenik, “Gazte Kirola”,.

 

“Multiabentura” 6 urte  (Lehen Hezkuntzako lehenengo maila egina) eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko programa da, hauen aisialdi eta astialdi garaian kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskeintzeko asmoz. Jarduerak uztailaren 2tik 19ra bitartean bitartean burutuko dira, goizeko 10ak eta 13ak bitartean, irteera-egunetan izan ezik, hauetan 09:30ak eta 18:00ak artekoa izango da-eta ordutegia.

 

 “Igeriketako-ikastaro trinkoak” programa, aldiz, bi helbururekin eratzen da; alde batetik, Ermutar kopuru gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea, eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun-higieniko eta físiko ohiturak lortzea baimenduko duen oinarrizko abilezia motorrak ezartzea. Era berean, norbanakoaren aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskeintzen da ere.

 

Intentsiboen saio kopurua 20 saioetako da, alde batetik, eguneroko eduki pedagogiko eta didaktikoetan sakontzeko, eta, bestetik, saioak era intentsibo batean burutu ahal izateko. Ikastaroak astelehenetik ostiralera burutzen dira, ekainaren 25etik eta uztailaren 20ra bitartean. 2 urteko haurrentzako igeriketa ikastaroak zein 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko 0 mailako ikastaroak asteko egun guztietan izan beharrean, astelehenetan eta asteazkenetan 2 urtekoentzat, eta astearteetan eta ostegunetan 0 mailakoentzat burutuko dira, hurrenez hurren.

 

Opor kirolzaleak Ermuan

 

Miguel Ledesmak “aurten Kirolaz Blai kanpainian parte hartzen dutenek, besteak beste igerilekuko joko, padel, minisaskibaloi, minieskubaloi, aretoko hockey, txiki dantza eta beste hainbat burutu ahal izango dute” zehaztu du. Gainera, “aurten 3 txango burutuko ditugu, lehendabizikoa, Mungiara, bere inguretatik trekking txikia egin eta ondoren udal igerilekuetan bainua hartzera; bigarrena, hondartza jolasak Getarian, eta, azkenik, programaren itxiera Sopelanako hondartzan Surf-eko hastapen ikastaro batekin bukatuko dugu” azaldu du.

 

Era berean, “azken  2 urteetan bezalaxe, aurten ere “Gazte Kirola” kanpaina jarri dugu abian 13 eta 18 urte bitarteko gazteei aukera osasungarri, aktibo eta kirolaria eskaintzeko uztailean zehar Ermuan bertan”. Kanpaina honek Geocatching, Padel edo Sopelako hondartzan surf ikastaroa egitea bezalako ekintzak egitea eskaintzen du.

 

“Kirolaz Blai” ekimenean interesa duen orok bihar bertan, hila 22an, izena eman ahal izango du, goizeko 08:00etatik aurrera, M. A. Blanco Udal Kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean. Izen-emate epea ekainaren 20an, asteazkenean, bukatuko da.

 

“Multiabentura” eta “Gazte Kirola” ekimenetan izena ematen duten parte hartzaileek Osakidetzaren osasun-txartela aurkeztu beharko dute dagokion jardueraren izena emate izapidearekin batera.

 

Jardueren prezioa

 

Multiabentura:

  • Abonatuak: 88,10 euro.
  • Abonatugabeak: 127,90 euro.

 

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (2 urtekoak eta 0 mailakoak):

  • Abonatuak: 42,25 euro.
  • Abonatugabeak: 65,55 euro.

 

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (1 mailatik aurrera):

  • Abonatuak: 57,95 euro.
  • Abonatugabeak: 105,15 euro.

 

Gazte Kirola:

  • Abonatuak: 57,95 euro.
  • Abonatugabeak: 105,15 euro.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua