Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Udal Kiroldegiko saunak eta lurrun bainuak ordutegi jarraia izango dute astelehenetik ostiralera

2017/11/07

Udal Kiroldegiko saunak eta lurrun bainuak ordutegi jarraia izango dute astelehenetik ostiralera

UKEk jakinarazi duenez, sauna eta lurrun bainuaren ordutegia jarraian izango da azaroaren 13tik datorren urteko martxoaren 28ra bitartean. Zerbitzuaren ordutegi berria 8:30etatik 21:30etara artekoa izango da, jarraian, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan 9:15ak eta 13:00ak zein 16:15ak eta 20:00ak artean irekita egongo da; igandetan, berriz, 9:15ak eta 13:00ak artean.

 

Igerileku klimatizatuen ondoan aurkitzen diren bi zerbitzu hauek neguan zehar hainbat eta hainbat erabiltzailek erabiltzen dute, abonatuak zein abonatugabeak direnak. Erabilpen oro aldez aurretiko erreserbarekin burutu behar dira, Kiroldegiko harreran bertan zein www.imdermua.com webgunearen bidez. Abonatuentzat erabilpen hau erabat doakoa da; abonatugabeek, ordea, erabilera bakarreko sarrera erosi behar dute 5,10 eurotan edota 5 erabileretarako baliogarria den bonua 22,95 €-ren truke.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua