Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



UKEk Kiroldegiko fitness eta kardio aretoak igande eta jaiegunetan goizez irekiko ditu martxoa bukaerara arte

2017/10/26

UKEk Kiroldegiko fitness eta kardio aretoak igande eta jaiegunetan goizez irekiko ditu martxoa bukaerara arte

UKEk kirol ikastaro eta zerbitzuei hasiera ematen dio fitness eta kardio aretoetako erabiltzaileentzako berrikuntza nabarmenekin. Areto hauetako ordutegia orotara 4 ordu gehiagorekin luzatzen da igande eta jaiegunetan martxora bitartean. Igande eta jaiegunetako ordutegia hau indarrean egongo da datorren urteko martxora arte, datorren asteko igandetik, azaroaren 5etik hasita.

 

Aurrerantzean, igande eta jaiegunetan kirol instalaziora gerturatzen diren erabiltzaleak goiz osoan zehar ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute, goizeko 9:00ak eta 13:00ak bitartean. Gainontzeko egunetan aretoak ohiko funtzionamendu ordutegia mantentzen du, 8:30etatik 21:30era astegunetan eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.

 

Aretoek UKEko monitoreen etengabeko gainbegiratzea izango dute eta zerbitzuko erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.

 

Fitness aretoak 535 m2-ko guztizko azalera du, entrenamendu kardiobaskularrerako, barne ziklorako, indarraren entrenamendurako, pisu askerako eta luzaketentzako gune ezberdinak dituelarik.

 

Ekipamenduak egun 100 postu baino gehiago ditu: korrika egiteko 6 zinta, 9 eliptika, horietariko bat ibilkera aldakorrekoa dena, 5 step, 2 arraun, 6 bizikleta bertikal, 4 bizikleta etzangarri, 2 eskaladora, barne zikloko 29 bizikleta, ziklo-gymerako 2 bizikleta, muskulaziorako 25 makina, 6 banku, mankuernak, 2 TRX, 4 espaldera, oreka eta propiozepzioa lantzeko ekipoak eta luzaketak burutzeko 6 postu.

 

Ordutegiaren luzapen honek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten 460 erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gainkosturik gabe.

 

Neurri honekin, UKEk aurrera darrai bere kirol eskeintza muturreraino eguneratzeko eta hobetzeko konpromisoarekin, egungo eskarira egokituz, azken urteotan etengabe eta pixkanaka hazten joan dena.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua