ABONUAK

ABONUAK



Helburua


Asegurar el acceso real a la práctica deportiva de las personas más desfavorecidas económicamente subvencionando el 50% del carné del abono.

Onuradunak


  • Dagokion urteko abonuaren zenbatekoa ordainduta edukitzea.
  • Laguntzaren onuradun izan daitezkeen guztiak abonuari dagokion urte natural osoan Ermuko Hirian erroldatuta egotea.
  • Dagokion kasuan, udal tasa eta zerga guztiak ordainduta edukitzea.
  • Gehienez aurrerago azaldutako baremoan jasotzen diren ekonomi baliabideak izatea.

Epeak


2018ko urriaren 1etik 31ra, astelehenetik ostiralera, jai-egunak izan ezik, Ermuko UKEko bulegoetan (ikus kontaktua).


Baremo
ekonomikoa

Abonuak

Motak Familiarteko hobaritua Heldu hobaritua
Zenbatekoa 97,15 € 61,06 €

UKEko abonua oraindik ez baduzu, zeren zain zaude?


Ondorengo inprimakia bete (inprimakia jeitsi) eta eraikin nagusian entregatu ezazu (ikus kontaktua)
dagokion abonu motaren beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Abonu hobaritua eskatzeko dokumentazioa

  • Eskaera eredu normalizatuan (inprimakia jeitsi).
  • Abonuaren titularraren eta onuradunen indarreko NAN edota AIZ-aren kopia alde bietatik, eta 14 urte baino gazteagoa izanez gero, NANik ez badu, familia-liburuaren kopia.
  • Hobaria eskatzen duenak bizilekua Ermuan izatearen ziurtagiria, bere etxebizitzan erroldatuta azaltzen diren gainontzeko kideenarekin batera. Interesdunak Ermuko Udal Kirol Erakundea baimendu dezake bere errolda etxebizitza egiaztatzeko. Hala izatekotan, ez da ziurtagiria aurkeztuko.
  • Kontuaren titulartasuna izatearen ziurtagiria, laguntza itzuli behar bada-edo.
  • Zinpeko aitorpena, aitortutako datuak benetakoak direla adieraziz(aitorpena jeitsi).
  • 16 urtetik gorakoen bizikidetza-unitateko kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PEFZ) Aitorpenaren kopia osoa, edo aitorpenik ezean, aitorpenik aurkezteko obligaziorik ez edukitzearen Ogasunaren egiaztagiria. Pertsona Fisikoen Errenta zehazteko urteko errentatzat hartuko da pasa den urtealdi fiskalean edozelako diru-sarrerak izan dituzten familiako kide konputagarri bakoitzaren oinarri zergagarri orokorraren errenten batura.
  • 16 urtetik gorakoen familia-unitateko kide guztien edozelako sarrera guztien egiaztagiria, errenta-aitorpenik ezean (enpresa ziurtagiriak, euren lan zerbitzuak burutzen dituzten enpresek jaulkitako T-10 eredua, nominak, pentsio ziurtagiriak,…), eta aurkeztu ezin bada, Ermuko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko teknikari batek emaniko egiaztagiria, hobari-eskabidearen aldeko iritzia eta zergatiak azalduz.
  • Banantze, baliogabetasun edo dibortzio-epaiaren kopia eta elikadura- eta/edo pentsio konpentsatzailea badela adierazten den hitzarmen arautzailea baldintza hau kontutan hartzea eskatzen den kasuetan.
  • Bizikidetza-unitatean langabezian dauden 16 urtetik gorakoen kide guztien SEPEk egindako ziurtagiri eguneratua, prestaziorik, zenbatekoa eta iraupenarekin, ez dutela jasotzen ziurtatzeko.
  • Bizikidetza-unitatean langabezian dauden 16 urtetik gorako kide guztien SEPEk egindako lan-bizitzari buruzko ziurtagiri eguneratua, langabezi egoeran daudela ziurtatzeko.
  • Beharrezko dokumentazioa eskuratzeko beste administrazio batzuei frogak edo egiaztagiriak eskatzeko baimena.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua